XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AIHERRA Bazko besta.

Ederki iragan dira gure eliza Aste Sainduko eta Bazkoko elizkizunak.

Ortzegun Saindu aratsean meza eta beila kartsua, haatik jende xuhur aire.

Ortzirale aratsaldean bazen jendea arras polliki eta elizkizun kartsua.

Larunbat aratsean Jesusen Piztearen meza.

Lehenik suaren benedikatzea komentuan eta proosionea elizarat, argi berritik piztu xirioekin.

Meza guziz kartsua eta ederra gure koralak edertzen zuena kantika eder batzuekin.

Hemen bazen zernahi jende orok kartsuki parte hartzen zutela otoitz eta kantuetan.

Igandean meza nagusi ederra eta bezperak ere bai, haatik hemen jende gutisko.

Herriko buruzagi berriak Iragan ortzirale saindu aratsean biltzen ziren Herriko Etxean, herriko bozetan iragan diren 15 kontseilariak, auzapezaren eta bi axuanten hautatzeko.

Kontseilari xaharrena Lannoy jaunak hartu du lendakari kargua, auzapezaren hautuaren bozkatzeko.

Hemen Trixtan Lahirigoyen, hautatua izan da 15 bozekin.

Gero hunek hartu du bere alkia eta hautatuak izan dira, Paul Basterretche, Errekartekoa lehen axuant eta Emilienne Duguine Goizargikoa, bigarren axuant, hauk ere 15-na bozekin.

Hara orai kontseilua hautatua.

Segi dezala orai arte hasi saila, herriaren intresak ongi zainduz eta herritar guzien ona xekatuz.

IHOLDI Bozken ondorioak.

Berriz ere elgarren betean dira Iholdin: çaldichouryren lixtatik zortzi hautetsi eta Erguy ren lixtatik zazpi.

çaldichoury jauna gelditzen da mera, axurantak direlarik Christian Cornu, Beñat Cachenaut eta Maite Etchart.

Lot ditela denak gogotik lanean orroituz kontseiluko.

Izaitea herriaren zerbitzari izaitea dela.

Juan zaiku Hiru hilabete gure artean iraganik, berriz Xinorat buruz airatu zauku Jan Batit Mendivil Lukugaraiko semea.

Etortzean plazer bezenbat pena eman duke, hain segur, juan delarik, etxekoeri, eta bereziki bere amari.

Dena den bertze aldi arte, goraintzi Kaliforniako euskaldun guzieri eta bereziki Iholdiar guzieri.

Herria gogoan: Plazerrekin jakin dugu kaseta hunen irakurleak badirela Paueko hirian ere.

Biba zuek eta atxik hola hola herriaren eta herritarren amodioa.

Abertzale hautetsiak 16 an Baionan Hautetsien egun hau idekia izanen zaie hautagai izan diren guziei ere.

Ohargarri izan da horien kopurua emendatu dela.

Behar dute beraz abertzale guziek beren indarra erakutsi.

Baionan izanen da hori apirilaren 16 an 10 1/2 tan.

Eguerditan bazkaria: mintzaldi, kantari, bertsulari, deneri ongi etorri.

Eman izenak lehen bai lehen: Joanes Goyhenetche, Ostankoako auzapezari, 64120.

BANKA Urrezko ezteiak.

Bazko egunean ohore handia ukan dute Mariena eta Mixel Sorhondo Petexainekoek zeren eta beren 10 haur eta familiarekin ukan duten esker onezko meza bat herrian; gero goxaldi bat egin dute etxean elgarren artean.

Segi zazie Mixel eta Mariena orai duzien osagarri hori agian ainitz urtez, zeren eta gauza ederra da 50 urte elgarrekin esposaturik eta oino biak ikusten autoan airez aire pasatzen bide horietan.

Bankar guzien izenean goresmenak. M.U.

Entzun ikus Biltzar nagusia

Gure Irratian parte hartzen duten guziak gomitatuak dira Entzun Ikus elkartearen Biltzar Nagusira.

Urte guziz bezala, ikusiko dugu zer egin den, zertan diren diru konduak eta zer erabaki hartu behar dugun geroari buruz.

Noiz: ostiralean apirilaren 21 ean, iluntzeko 8ak et`erditan.

Non: Baionako Bilkura Zentroan, Ste Ursule karrikan, San Ispiritan: 3, gelan, 1 estaian.

Quorum: Araudiek eskatzen duten kopurura ez bagara heltzen aipatu biltzarrean, bigarren Biltzar Nagusia bilduko da, toki berean, egun berean, iluntzeko 9 orenetan.

Mintzagaiak: - Ekintzen txostena.

- Lan taldeen txostenak: irratilariak, hobekuntza, animazioa, teknika.

- Diru konduak.

- Geroari buruzko norabideak.

- Zuzendaritzako herenaren berritzea.

- Eta beste....

Agian multzo handian elgarretaratuko gara.

Bada denen laguntzaren beharra, beste urte batez euskal irratigintza segurtatzeko.

Ahalaz urrats berri batzu aitzinera eginez programaren aldetik, tresneriaren aldetik, lan baldintzen aldetik.

Oharra: zuzendarigaiek beren izena igorri behar dute aste bat aitzinetik.

Etor faltarik gabe. Ikus arte.

Zuzendaria: Eñaut Larralde.